18 de SEPTIEMBRE de 2022

Birritan Bortxatuta

“Nagore naiz, 44 urte ditut, eta komunikabideetan hainbeste aldiz entzun dugun hori niri gertatu zait.
Duela hiru urte, herriko jaietan, ezaguna nuen mutil batek bortxatu ninduen.
Bere izena esatea ere kosta egiten zait. Bai… barkatu… Mikel da bere izena”

Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amets gaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere.
Fikzio dokumental antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria. Interneten denon eskura eta ikusgai dauden epaiketa ezberdinetako testigantzetatik atera dugu informazioa, bereziki Nagore Laffage eta Iruneako talde bortxaketetako epaiketetatik.

Bortxaketa bat pairatu duen emakume bat da (Nagore) antzerki testu honen protagonista. Honek erasoari eta horren ondorio zailei, nola aurre egiten dion jasotzen da bertan eta epaiketaren bizipena nola bizi duen erakusten dugu antzezlanean.
Bere hausnarketak, galderak, zalantzak eta beldurrak azalduko dira, bortxatua izan den unetik, salaketa jarri, albiste bihurtu, deklarazioak prestatu, epaiketa nola bizi eta epaia jaso bitartekoak.
Publikoak zuzenean eta gertutik ikusi, entzun eta sentitu ahal izango ditu Nagoreren bizipenak. Antzezlana 360 o eta publikoa inguruan edo ohiko formatuan egiteko aukera ematen duelarik.

ANTZEZLANA………
EGILEAK……………..
ZUZENDARITZA……..
AKTOREAK………….
ARGI DISENUA……..
SOINU DISENUA……
JANTZIAK ETA ESZENOGRAFIA……
ARGAZKIAK ETA DISENUA……………..
BIRRITAN BORTXATUA Ion Martinez
Aldatzen Laguntzen familia
Saioa Royo eta Ion Martinez Factory Logistika
Factory Logistika
Aldatzen Laguntzen familia Makoki Faktoria

Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea (2010-2022) hamabi urteko ibilbide oparoa duen antzerki taldea da. Ion Martinez eta Saioa Royo gara proiektu honen buruak, eta bien barneko ideia, galdera eta egonezinetatik abiatzen da gure sorkuntza lana. Gure antzerkiak, errespetua oinarri eta euskara transmisio lagun, Euskal Herriko hamaika txokoetara hedatzea da gure asmoa, gure txikitasunetik euskal kulturari gure ekarpena eginez.
Hamaika urteko ibilbidean hiru izan dira aurkeztu eta taularatutako antzezlanak:
2010-2011, 2011 – 2013 2014-2016 2020-2021
OTEITZA =/= GIZARTEA, 18 emanaldi.
ISPILUA, 50 emanaldi.
AMETS ZIRKOA SALGAI!, 43 emanaldi.
BIRRITAN BORTXATUA, 36 emanaldi gaur arte.
Ion Martinez 2002. urtean hasi zen komiko bezala, eta egun umorezko bakarrizketak egiten jarraitzen du Euskal Herriko hamaika herri eta auzoetan. 2008. urteaz geroztik eta bere ezagutzak zabaldu asmoz hainbat ikastaro burutu ditu Pello Arnaez, Asier Sota, Usurbilgo antzerki ikastaroak, Aulestiko ADEL tailerrak, Aktore zuzendaritza ikastaroa Javi Redondorekin eta dokumental ikastaroa Jon Garañorekin, guztien bidez antzerki mundura hurbilduz.
2011. urtean Saioa Royo hasi zen lanean taldean. Beste antzerki ikastaroen artean, Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra, Euskal Herriko Unibertsitateko Antzerki eta Arte Eszenikoa ikasketak eta antzerki kurtso intentsiboa Bielorrusian egiteko aukera izan du. Gaur egun Donostiako Teatro Estudiorekin egiten du lan. Von Conspiracy taldearekin irrati-antzerkia eta RNEko La Sala programan, Mondo Bambalinon parte hartzen du.

INFO RELEVANTE
Apertura de puertas: 19:00h  Comienzo: 19:30h
Anticipada: 5€ + gastos Taquilla: 8€
Venta: Musikaze
Lugar: Bilbo Rock. Bilbao Bizkaia

ENTRADAS


En caso de duda sobre horarios, acceso de menores, o cualquier aspecto relacionado con la organización, puedes consultarnos escribiendo a info@vitaminproducciones.com.